Eduki publikatzailea

Haurrei eta nerabeei laguntza emateko zerbitzua

Pasaiako haurrek eta nerabeek laguntzarako telefono edo posta elektroniko bat izango dute, osasun alertak irauten duen bitartean, konfinamendu egoeraren ondorioz sor litezkeen beharrei erantzuteko. 

Zertarako balio du “Esku artean” laguntza zerbitzuak? 

  • Oinarrizko baliabideen premia baldin baduzu. 
  • Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  • Arazoren bat baduzu edo zerbaitek kezkatzen bazaitu, eta orientazioa eta aholkua behar badituzu. 

Laguntzarako telefonoa, whatsappa eta posta elektronikoa doakoa da  (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa da. Lasaitasun osoz dei edo idatz dezakezu. Arretaz hartuko zaitugu eta entzungo dizugu, eta laguntzen saiatuko gara. 

eskubidean@pasaia.net  

690 980 192   

Deitu edo idatzi!