Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/20

Emakume eskorgarien murala margotuko da Trintxerpen

Urtarrilaren 24an, 16:00etan

Pasaiako Berdintasun Mahaiak ekimen berezia antolatu du urtarrilaren 24rako. Izan ere, emakume eskorgarien murala margotzen amaituko dute Pasaiako Udal Euskaltegi parean dagoen gunean.

Ondoren, muralaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Pasaiako Udalak pasaitar guztiak gonbidatzen ditu 16:00etan hasiko den ekitaldira.