Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/09/03

ESKOLARALAI Programa: Dirulaguntzak familiei eskolako materiala erosteko

15 euro derrigorrezko eskolatze-adinean dagoen adingabe bakoitzeko

Pasaiako Udalak 35.000 € euro erabiliko ditu EskolarALAI programarako. Programaren helburua da familiei laguntza ematea, eskolara itzultzeko behar duten materiala erosteko. Horretarako, 15 euroko laguntza emango zaio derrigorrezko eskolatze-adinean dagoen adingabe bakoitzari.

Dirulaguntza eska dezakete Pasaiako edozein dendatan 2020ko uztailaren 20tik urriaren 30era bitartean dirulaguntzaren oinarrietan zehazten den eskola-materiala erosi duten 6 eta 16 urte bitarteko haurren tutoreek. Eskaerak HAZ bulegoetan edo Pasaiako Udalaren izapide elektronikoen atarian egin daitezke irailaren 5etik urriaren 30era bitarte.