Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/17

2025 - 2026 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kirola martxan da!

Piraguan eta arraunean gozatu zuten haurrek aurreko asteburuan

Dagoeneko martxan da Eskola Kirolaren ikasturtea. Adibidez, aurreko  larunbatean, eskualdeko hamaika ikastetxeetako benjaminak erritmoa lantzen aritu ziren; eta alebinak, berriz, piraguan eta arraunean aritu ziren Pasaiako Badian, Pasaia Kayak eta Donibane-Koxtape herriko elkarteen laguntzarekin.

Asteburu honetan izango da Eskola Kiroleko 3. jardunaldia. Eskubaloi, saskibaloi eta futbol partidak jokatuko dituzte eskualdeko haurrek. Txikienek, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek, euren lehen partida jokatuko dute Oarsoaldeko beste ikastetxeekin batera. 

Eguraldi ona iragarrita dago, eta larunbat goizaz gozatzeko eta era jasangarrian desplazatzeko (bizikleta, patinak...) aukera bikaina izango da.