Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/04/23
Eskola kiroleko marrazki eta logoen lehiaketa
Lanak aurkezteko epea, maiatzaren 3a arte
Oarsoaldeko Eskola Kirolak marrazki eta logoen txokoa sortu nahi du, eskualdeko haurren sormena eta gaitasun artistikoak ezagutzera emateko.
Kasu honetan, kirolarekin edo jarduera fisikoarekin lotutako artelanak nahi ditugu. Gaia hori izanik, marrazki- edo margotze-teknikak eta tresnak askatasun osoz erabil daitezke.
Lehiatzeko adina:
- LH 1-3 (biak barne): MARRAZKI LEHIAKETA
- LH 4-6 (biak barne): LOGO LEHIAKETA
- DBH 1-4 (biak barne): LOGO LEHIAKETA
Lehiaketa irizpideak honako hauek dira:
- Parte hartzeko, eskualdeko ikastetxe bateko ikaslea izan behar da.
- Marrazkia edo logoa A4 neurriko orri batean sartuko da(JPG formatuan)
- Eskola kirolarekin zerikusia izango du lanak, eta OARSOALDEKO ESKOLA KIROLA hitzak edo asmatutako beste izen edo lelo bat agortuko da.
- Jarduera fisikoarekin edo kirolarekin zerikusia izan behar du
- Logoa: imajina ezazue Oarsoaldeko Eskola Kiroleko logo bat egin behar duzuela
Marrazki eta logoak aurkezteko epea:
- Maiatzaren 3a arte (berau barne).
Aurkezteko bideak:
- Gurekin elkarbanatzeko, sare sozialetara igo eta @kirolaisi eta #eskolakirolaetxean traolak erabili, edo kirolaisietxean@gmail.com helbide elektronikora bidali.
Sarituak:
- Adin tarte bakoitzean bat.
Saritutako marrazki eta logoen argitalpena:
- Maiatzaren 11n.
Sariak:
- 1. Gure sare sozialetan (Instagram eta facebook) argitaratuko dira sarituen marrazki, logo eta izen-abizenak.
- 2. Zuen marrazki edo logoa eramango duen kamiseta
- 3. Oarsoaldeko Eskola Kiroleko botilatxo bana
- 4. eta... sorpresazko saria!
Epaimahaia :
- Maiatzaren 4tik 6ra: finalisten hautaketa (Eskola Kiroleko lantaldea, Udal Kirol teknikariak eta Dixidu).
- Maiatzaren 7tik 10era: sarituak hautatzeko herri-bozkaketa.
Sarituei jakinaraztea:
- Antolatzaileak espresuki jakinaraziko diete irabazleei saridunak direla eta saria euren ikastetxeetan
- jasoko dute, konfinamendua amaitu ondoren, adostutako egun eta orduan.
Saritutako lanen erabilera:
- Kirolaisi XXI S.L enpresak dagozkion marrazkiak, logoak eta sarituen datuak eta argazkiak egoki iritzitako komunikabideetan argitaratzeko, emititzeko eta hedatzeko eskubidea izango du, lehiaketa egin eta berehala edo geroago, etorkizunean. Sarituek eskubidea ematen diote antolatzaileari, haiek sortutako logoak Oarsoaldeko Eskola Kiroleko logo gisa erabiltzeko, edo lehiaketa hau logoa sortzeko ideia-bilketa gisa erabiltzeko.