Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/04/02

Etxetik bada ere, Eskola Kirolak ez du etenik

Oarsoaldeko Eskola Kirolak jarraituko du etxean egiteko moduko kirol jarduera eta jolasak eskaintzen, hezitzaileek prestatutako erronkak eta jolasak bideoen bitartez zabaltzen.

Ezohiko egoera honetan, Oarsoaldeko Eskola Kirola lan-taldea aztertzen ari da zein tresna ez presentzial eskaini eskualdeko gazteei eta haien familiei, eta bideoen bitartez “Eskola Kirola Etxean” egitasmoa martxan jarri zen, konfinamendua hasi zenetik. 

Helburu nagusia da: familiak etxean egiteko moduko kirol ariketa, jolas eta baliabideak eskaintzea eta bide batez, Oarsoaldeko Eskola Kirolaren egiturak berean jarraitzen duela helaraztea, itxialdian bada ere.

Hezitzaileek jarduera fisikoan oinarritzen diren bideoak grabatuko dituzte eta horiek jaso ondoren, bilduma osatuko da ariketa eta maila ezberdinekin. Egunero bideo bat bidaliko da.

Ikastetxe bakoizeko Eskola Kirola koordinatzaileekin eta heziketa fisikoko irakasleekin elkarlanean, bideo horiek familiei bidaliko zaizkie, eskolaren ohiko harreman sareetatik (whatsapp, gmail etab.). Era berean, heziketa fisikoko hainbat irakaslek, haien ikasgaien eduki osagarritzat erabil ditzakete euskarri hauek..

Erronka nagusia ariketa horiek familiako guztien artean egitea izango da eta nahi dutenek une horiek grabatzea. Hala egitekotan, #eskolakirolaetxean eta #oarsoaldeakoeskolakirola hashtag-a erabiltzera eta sare sozialetan elkarbanatzera animatu dituzte familiak.

Hemen dituzue orain arte partekatutako erronken bilduma:

Lizeoko facebook kanalean gehiago dituzue: