Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/17

Eskola kirola – 2021-2022 ikasturteko balorazioa

ZAILTASUNAK ATZEAN UTZIRIK, NORMALTASUNEAN BUKATU

Maiatzaren amaierarekin batera, bukaera eman zaio Eskola Kirolari ere. Urrian, hainbat murrizketarekin abiatu zen egitasmoa, baina zailtasun guztiei egokituz, zortzi hilabetez martxan izan da. Kirolean eta beste hainbat jardueratan arituz, hainbat kategoriara egokituriko programa izan da aurtengoa ere.

DESPLAZAMENDU JASANGARRIAK SUSTATUZ

Desplazamendu berdearen programa, azken bi urteetan bertan behera geratu zena, aurten berriz martxan jarri da. Horren bitartez, auto partikularra etxean utzi eta oinez, bizikletaz edo patinetez mugitzeko ohitura bultzatu nahi izan da larunbateko jardueretara joateko orduan. Haurrek ohitura osasungarriak eta naturarekiko ardura barneratzea du helburu programa horrek.

JARDUNALDI BEREZIEN ARRAKASTA

Astean zehar ikastetxeetan egin dituzten bi entrenamendu saioek eta larunbat goizetako kirol jarduerek, Oarsoaldeko 1.400 haur inguru aktibo izan dituzte. Sekula baino ekintza berezi gehiago burutu dira, naturan egindako ekintzen kopurua asko ugaritu eta kirol eskaintza ere inoiz baino zabalagoa izan da.

Denok gara eskola kirola.
Mugitu, jolastu, hezi!