Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/01/22

“Eskerrik asko” ekitaldia, behar bereziak dituzten haurren guraso talde batek antolatua

Urtarrilaren 27an Donibanen

Datorren urtarrilaren 27an Pasai Donibanen, ekitaldi solidario bat izango da.

Helburu bikoitza du ekitaldi honek: bizi ditugun errealitate ezberdinak ikusaraztea, eta behar zehatzak dituzten haurrei, nerabeei eta haien familiei zerbitzuren bat ematen dieten elkarteak babestea.

Ekintza desberdinak izango dira, hamaiketakoa (barra solidarioa), tailerrak, ipuin kontaketa.....eta ekitaldi nagusui bezala, MANOS K RIEN gorrez osatutako elkarteak egingo duen antzezlana (zeinuen hizkuntzan). Honetarako sarrerak ekitaldia baino 15 minutu lehenago salduko dira 5 euroren truke. (beti ere auditorioko aforoa bete arte).

Ekimen honen oinarria hiru familiek bizi duten kezka bat da, eta ekitaldian parte hartu nahi duten guztiekin partekatu nahi dute kezka hori. Egun horretan biltzen den diru guztia ekimenean parte hartuko duten familiak kide diren irabazi asmorik gabeko erakundeen artean banatuko da: DUCHENNE PARENT PROJECT, DELECIÓN 1p36 eta PAUSOKA ELAKERTEA.