Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/31
Esker oneko edo maitasunezko gutun bat idatzi nahi duzu?
Idatz ezazu apirilaren 17a baino lehen eta sar ezazu Trintxerpen jarri den postontzi batean
Nori emango zenizkioke eskerrak? Zer esango zenioke maite duzun norbaiti?
Har ezazu parte Adinkide elkarteak Pasaiako Udalaren laguntzarekin antolatu duen ekimenean.
Zertan datza?
Idatzi gutun edo kontakizun labur bat. Ez du zertan testu bikaina izanik, benetako ahots edo istorio bat baizik. Lagun bati, amonari, iraganeko zure "ni"-ari edo etxean sentiarazten zaituen auzoko bizilagun bati bidalitako gutuna izan daiteke; juzgurik gabea, estilo araurik gabea, bihotz-bihotzetik idatzia.
Zertarako idatzi?
"Eskerrik asko" esateak edo "maite zaitut" esateak askeago egiten gaitu. “Gure zaurgarritasuna erakusten dugunean, gure harremanetako benetakotasuna agertzen dugu” adierazi dute Adinkideko ordezkariek.
ERREZITALDIA apirilaren 28an Trintxerpen
Jasotako gutun guztien artean, batzuk aukeratuko dira Trintxerpeko Alkateordetzan egingo den errezitaldi batean partekatzeko (18:30ean).
“Topagune bat izango da, eta bertan zuen ahots batzuk gureen ondoan irakurriko ditugu, auzoko pertsonen artean zubiak sortzeko” diote Adinkidetik.
Nola parte hartu?
- Nork har dezake parte? Edozeinek.
- Formatua: gutun bat.
- Non entregatu: Trintxerpeko Alkateordetzan kokatutako gutunen postontzian (edo posta elektronikoz bcaballero@adinkide.org helbidera edo Whatsapp bidez 650481138 telefonora idatziz).
- Epea: apirilaren 17a
Adinkidek Pasaiako Gizarte Zerbitzuen eskutik eta auzoko beste erakunde batzuekin batera egiten du lan, sinergiak sortzeko eta sarean lan egiteko.







