Eduki publikatzailea

Udalak erroldatze-ziurtagiria emango die hipoteka zorren edo alokairu moratoria eskatzen dutenei

Ziurtagiria posta elektronikoz eskuratzeko aukera izango da

Pasaiako Udalak errolda ziurtagiri kolektiboa posta elektronikoz eskuratzeko aukera emango du.

Salbuespenezko neurri hau indarrean egongo da COVID-19arengatik ezarritako alarma egoera indarrean dagoen bitartean. Udalak pasaitarrei erroldatze-ziurtagiria eskuratzeko izapideak erraztuko dizkie, eta herritarrek ez dute etxetik atera beharrik izango ziurtagiria eskuratzeko. Honekin kutsatzeko arriskua ekidin nahi da.

Neurri hau erabili nahi dutenek, lotura honetan dagoen eredua deskargatu beharko dute. Inprimakia bete, gehitu 16 urtetik gorako guztien sinadurak eta NANak, eta posta elektroniko bidez Herritarren Arreta Zerbitzuaren helbidera helbidera bidali beharko da: haz-sac@pasaia.net

Udalak eskaria egiteko erabili zuten posta elektronikoko helbide berera bidaliko die agiria.

Gogoan izan, hala ere, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretu-Legearen 6.2 eta 17.2. artikuluen arabera, neurri hauen eskatzaileak eskatzen zaizkion edozein agiri aurkezterik ez balu, COVID-19aren krisiaren egoerarekin zerikusia duten ezintasun horren arrazoiak azaltzen dituen erantzukizunpeko aitorpen baten bitartez ordeztu ahalko dituela agiri horiek. Kasu honetan, alarma egoera eta bere luzapenak amaitzen direnean, hilabeteko epea izango du hasieratik aurkeztu ez zituen agiriak aurkeztu ahal izateko.