Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/28

Errezitaldi poetiko-musikala Dory Lansorena idazlearen eskutik

Azaroaren 5ean Trintxerpeko Alkateordetzan

Pasaiako liburutegiekin elkarlanean, Dory Lansorena idazleak Errezitaldi Poetiko Musikala antolatu du poesia jendearengana hurbiltze aldera. Hainbat rapsoda, dantzari, musikari eta kantarik hartuko dute parte bertan.

Biolinean, Isabel Bravo; biolan, Fernando Bravo; akordeoian, Virginia Cortés; eta pianoan, Alberto Egia. Kantariak Ane Gómez, Emilio Azkarate eta Idoia Arteaga. Dantzaria, Alba Vidal. Rapsoda bakoitzak bere poesia errezitatuko du. Gure inguruko artistei leku bat eskaini nahi zaie espazio horren bitartez, haiek sortutakoa publikoari eskainiz.

Artea eta sormena uztartuko dituen ekitaldi hau azaroaren 5ean, larunbata, izango da 12:00etan Trintxerpeko Alkateordetzako aretoa nagusian, Euskadi etorbidea, z/g, Pasaia.

Sarrera doakoa da. Emozioz beteriko emanaldia izango da, anima zaitezte!