Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/03/14

Errezitaldi poetiko musikala

Martxoaren 25ean Trintxerpen

Poesiaren Munduko Eguna martxoaren 21ean denez, Pasaiako liburutegiekin elkarlanean, Dory Lansorena idazleak Errezitaldi Poetiko Musikala antolatu du poesia jendearengana hurbiltze aldera. 

Hainbat rapsoda, dantzari, musikari eta kantarik hartuko dute parte bertan.

Musika taldea, O’ Club; pianoan, Alberto Egia; kantariak Ane Gómez eta Emilio Azkarate; Dantza taldea, Show Time. Rapsoda bakoitzak bere poesia errezitatuko du.

Gure inguruko artistei leku bat eskaini nahi zaie espazio horren bitartez, haiek sortutakoa publikoari eskainiz.

Artea eta sormena uztartuko dituen ekitaldi hau martxoaren 25ean, larunbata, izango da, 12:00etan Trintxerpeko Alkateordetzako aretoa nagusian, Euskadi etorbidea, z/g, Pasaia.

Sarrera doakoa da. Emozioz beteriko emanaldia izango da, anima zaitezte!