Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/10

Errenta aitorpena euskaraz egiteak otordu goxoa sari

Ander Otero gertatu da saridun Pasaian eta bere amak jaso du saria

2024. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Hauek izan dira irabazleak:

Pasaian

Ander Otero gertatu da saridun. Anderren ordez, haren ama, Lurdes Sistiaga, ageri da argazkian, Laura Re euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen RKAko Maria Badiola dute ondoan. Otordua Donibaneko Pari Berri jatetxean egingo du Anderrek.

Errenterian

Jokin Pedreño. Hortxe dugu argazkian, Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen, Bixigarriko Imanol Lasa ondoan dutela. Errenteriako Bixigarri jatetxean egingo du otordua.

Lezon

Karmele Goienetxea izan da sariduna. Karmeleren ordez, hortxe dugu argazkian Iñigo Esnaola, Iker Salaberria euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Oriotarra jatetxean dastatuko du otordua Karmelek.

Oiartzunen

Ixiar Madariaga izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian, Aiako Gaztelumendi euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Aristi jatetxean egingo du. 

Zorionak guztioi!

Eskualdeko udaletako ordezkariek errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin diete herritarrei, eta oraindik gaztelaniaz egiten dutenei datorren urtean euskaraz egiteko deia egin diete.