Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/07/15

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik otordu goxo-goxoa

Sarien banaketa

2020. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 7an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

  • Errenterian, Imanol Miner Aristizabal. Hortxe dugu argazkian Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Itziar Ostolazaren eskutik saria hartzen, Gazteluko Aritz Ertzibengoarekin batera.  Esan bezala, Errenteriako Gaztelu jatetxean egingo du otordua.
  • Lezon, Josu Maritxalar Elorza izan da sariduna. Argazkian haren emazte Aitziber Otaño ageri da Ion Pombar euskara zinegotziarekin batera. Kaialde jatetxean dastatuko du otordua.
  • Oiartzunen, Iosune Cousillas Aramendi izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian Josu Delgado euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Esnoiz jatetxean egingo du.
  • Azkenik, Pasaian, Luziano Ollokiegi Eizagirre gertatu da saridun. Hortxe da argazkian euskara zinegotzi Loreto Osarekin eta RKAko Maria Badiolarekin batera. Otordua Pasai Donibaneko Ontziola jatetxean egingo du Luzianok.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.