Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/09/06
“Erremontari Herriz Herri” jaialdia Pasaiara iritsiko da
Irailaren 15ean izango da, Antxoko Ibaiondo frontoian
Udalak duela zenbait hilabete iragarri zuen modura, "Erremontari herriz herri" jaialdia Pasaira iritsiko da lehen aldiz. Emanaldia irailaren 15ean izango da, 12:00etan, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera librea izango da.
EITBren laguntzarekin, Erremontari saioa erremontea euskal herritarren artean ezagunago egiteko helburuz jaio zen. Aurten urrats bat aurrera egin nahi izan du antolakuntzak sekula baino udalerri gehiagorekin hitzartuz emanaldiak (hamazazpi guztira); tartean, Pasaiarekin.
Herrian, bi partida jokatuko dira set formatuan. Kartelean irakur daitezke xehetasun guztiak eta informazio osagarria https://oriamendi.eus/ webgunean kontsulta daiteke.