Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/01/02
Errege Magoen kabalgatak Pasaian
Urtarrilaren 5ean, lau barrutietan
Errege Magoak Pasaiako lau barrutietara helduko dira urtarrilaren 5ean, igandea. Ibilbideak ondokoak izango dira:
- San Pedro
- 18:30: Pabloenea kalea, Faroko bidea, Urrestarazu anaiaren kalea, Ricardo Arrillaga kalea, Daniel de Castelao kalea, Frontoiko zumardia aldapa, Tirri-Tarren plaza, Ingeniero markina kalea, Esnabide kalea, Ingeniero markina kalea, Arraunlari kalea, San Pedro kalea, San Pedroko parrokia.
- Donibane
- 17:00: Eguraldi ona egiten badu: Nabalaldea, Meipiko rotonda, Frontoia, Bordalaborda, San Roke, San Juan XXIII, Frontoia, Donibane kalea, Bonantzako arkua, Santiago plaza.
- Euria egingo balu: Nabalaldea, Meipi, Bizkaia plaza eta Santiago plaza.
- Errege Magoei ongietorria emateko, Donibane kalea itxi egingo da eta Santiago plaza ibilgailurik gabe utzi beharko da.
- Trintxerpe
- 16:30: Erregeak pantalanera iritsiko dira, handik Euskadi etorbidera eta Alkateordetzaraino egingo dute. 18:45a arte haurren eskutitzak jasoko dituzte bertan.
- 18:45: Kabalgatak honako bidea egingo du: Gudarien plaza, Euskadi Etorbidea, Jazkibel kalea, Azkuene, Euskadi Etorbidea eta Alkateordetza.
- 21:00: Kamionetan, ibilbide zabalago bat egingo dute.
- Antxo
- 18:30: Lore Txorta elkartetik aterako dira Blas de Lezo, Eskalantegi, Kupeldegi eta Kultur Etxean amaitzeko. Bertan haurren eskutitzak jasoko dituzte urtero bezala.
Trafiko aldaketak Trintxerpen
Erregeen Kabalgatak dirauen bitartean, zenbait aldaketa izango dira Trintxerpeko trafikoan; ibilgailu pribatuen ibilbideetan ez ezik, baita autobus eta taxi zerbitzuen geltokietan ere. Zehazki:
18:45etik 20:30era, Euskadi Etorbidea moztuta izango da, Gudarien plazatik Azkuenerako noranzkoan aterako den kabalgatagatik. Udaltzaingoak ohartarazi du desfilea lehenago igaroko balitz, 20:30a baino lehen berrirekiko luketela kale nagusia.
Denbora tarte horretan, taxi eta autobus geltokiak lekualdatu egingo dira behin-behinean. Taxiak Ciriza eraikinaren ondoan hartu beharko dira, eta autobus geltokia, berriz, Karbonesen (La Herrera, Cirizako aparkalekuaren ondoan) kokatuko da.
Horrez gain, E09 lineako autobusak Escalerillas behealdeko portu eremuan ere geldialdi berezia egingo du, Gudarien plazako geralekua ordezkatzeko. Beraz, bizilagunek bi aukera izango dituzte denbora tarte horretan autobusa hartu eta bertatik jaisteko: Cirizaren atzealdea, edo Escalerillaseko eskaileren behealdea.
Pasaiako Udalak ohartarazi du trafiko aldaketek dirauten artean Karboneseko eremua soilik autobusetik jaitsi eta hura hartzeko erabili ahalko dutela oinezkoek, horretarako egongo baita zabalik, esklusiboki. Hori horrela, bizilagunei eskatu diete, mesedez, errepidera ez irteteko La Herrerako eremuan, eta autobusa horretarako gaitutako eremuan itxaron dezaten.
Sanpedrotarrei dagokienez, barrutira joan eta bertatik irteteko goiko auzoak erabili beharko dituzte ibilgailuek aipaturiko denbora-tartean. Zehazkiago: Azkuene, Andonaegi, Arraindegi, Euskadi Etorbidea eta Esnabide (Trintxerpetik San Pedrora egiteko), eta bueltarako Esnabide, Marinel kalea, Gran Sol, Andonaegi, Ulia Etorbidea eta Azkuene.