Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/03

Kabalgatak: AZKEN ORDUKO OHARRA

AZKEN ORDUKO OHARRA: Donibaneko eta San Pedroko kabalgatak bertan behera geratu dira. Trintxerpekoa eta Antxokoa azkeneko unean erabakiko dira

Udaltzaingoak jakinarazi du Donibaneko eta San Pedroko Erregeen desfileak bertan behera geratu direla, eguraldi txarraren ondorioz. Trintxerpeko eta Antxoko kabalgatak mantendu egin dira oraingoz, eguraldiaren bilakaeraren zain; azkeneko unean erabakiko da egingo diren ala ez.

Beraz, Donibaneko eta San Pedroko kabalgaten ondorioz trafikoan egitekoak ziren aldaketak bertan behera geratu dira.

Edozein kasutan, Kultura Sailak aditzera eman du, aipaturiko desfileak bertan behera gelditu badira ere, Erregeak barruti horietako elizetan egongo direla. Haurrak euren gutunak ematera hurbildu ahalko dira, 18:00etatik aurrera Donibanen eta 19:00etatik aurrera San Pedron. Beste bi barrutietan, oraingoz, ez da aldaketarik izan (jarraian kontsulta daitezke egitarauak)

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udaltzaingora telefono-zenbaki honetara: 943 00 43 00.

TRINTXERPE

  • 16:45ean Portuko pantalaenara iritsiko dira Erregeak. Gutunak jasoko dituzte Alkateordetzan 17:00etatik 18:30era. 19:00etan Kabalgata irtengo da Gudari plazatik.
  • 19:45 inguruan hitz batzuk eskainiko zaizkie txikienei eta goxokiak banatuko dira. * Segurtasunagatik, gune babestu bat prestatuko da haurrak bakarrik sartzeko (6 urtetik beherakoak izan ezik, heldu batekin sartu ahal izango baitira).
  • 21:00etan bigarren buelta egingo dute Trintxerpeko kaleetan barrena.

ANTXO

  • 19:00etan Loretxortatik aterako dira, Zumalakarregi, Blas de Lezo, Eskalantegi, Oarso eta Hamarretxeta kaleetatik pasako dira.
  • Ondoren, Kultur Etxean jasoko dituzte eskutitzak.