Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/06

ERRE, ALDARRI BAT BERTSOZ

Erre, aldarri bat bertsoz ikuskizuna San Pedron izango da ekainaren 22an Emanaldia Udal Aretoan eskainiko da, 19:00etan

LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna da ekainaren 28an; hori dela eta, Erre, aldarri bat bertsoz ikuskizuna antolatu dute Euskara eta Berdintasun sailek elkarlanean. Ikuskizuna San Pedroko Udal Aretoan izango da ekainaren 22an, 19:00etan, doan.

 

Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, antzerkiaz gain, helduentzako ipuin-kontaketek eta poesiak ere badute lekua. Genero-ikuspegia ardatz hartuta, aztertuko dira LGTBI+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma, beste dualismo batzuekin batera.

 

Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana bertsolariak arituko dira taula gainean.