Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/05/25
Erraldoiak eta batukada komunitarioa itsas festibalean itsasoa eta pertsonak zaintzeko
Maiatzaren 28an
Maiatzaren 28an arratsaldeko 18:00etan Itsas festibala izango den horretan, batukadaren erritmoan bi erraldoi handiren atzetik Pasaiako talde bat aterako da Trintxerpetik San Pedrorantz. Erraldoiak itsasoan aurkitutako hondakinekin eta eskuz jositako koralekin egindakoak dira, honako alderdi hauek nabarmentzearren:
- Ingurumenaren arazoa eta itsasoko plastikoen kutsadura.
- Aukera badela gure auzoetan laguntzarako eta zaintzarako bizilagunen sareak sortzeko, eta komunitatea sortzeko.
Jarduera horren emaitza da hainbat lagun eta erakunde elkarrekin aritu izan direla lankidetzan, eta Pasaiako erakunde eta pertsonen arteko sarea sortu izan dutela, komunean dituzten helburuak eta nahiak sortzeko; hala nola, planeta eta pertsonak gehiago zaintzea.
Adin guztietako pasaitarrez osatutako talde hori komunitatea saretzeko eta auzokideen artean loturak egiteko elkartu zen. Guztien nahia itsasoa babestea zenez, taldean kakorratz-laneko tailerrak eginez, koral eta itsas alga ugari egin dituzte, itsasoa babesteko zer behar dugun erakusteko, eta argi gera dadin konponbidea gure esku eta gure eguneroko ohituretan dagoela, eta denoi eragiten digula. Era berean, gure erantzukizuna ere bada bizi garen komunitatea zaintzea.
Komunitatea saretzeko baterako erantzukizuna izanik, Adinkide Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) Trintxerpen eta San Pedron hasi zen lanean orain dela bi urte. Adinekoen inguruan lotura afektiboak sortu nahi zituen, auzoetan elkartzeko guneak sortuz eta aukerak ahalbidetuz inguruko baliabideak ezagutzeko. Hurkoak lagunduta Hauskor programaren bitartez eta Gizarte Zerbitzuek lagunduta hauskortasun egoeran dauden adinekoei hainbat jardueratan parte hartzeko aukera eman diete, haien gizarte-sare afektiboa zabaltzeko eta bakardadearen sentimendua murrizteko. Paseoak, kafeak, antzerki tailerrak eta dantza komunitarioa, irakurketa kluba, kakorratz komunitarioko tailerrak, petanka…
Eta kakorratz-laneko taldea hasi zen itsasoaren aldeko ekimen honekin. Berdintasunaren Sailaren laguntzari esker eta Lalocadelacasa ekintzailearen zuzendaritza artistikoaren bitartez, kolore eta itxura ugaritako koralak eta algak egiten hasi ziren kakorratzez. Tailerretako konfiantza giroan, zaintza eta sormena landu ziren adin guztietako pertsonen artean, lotura afektiboak ahalbidetzearren.
Koralak hazi egin ziren eta horiek haztearekin batera, egindako lana beste lagun eta entitate batzuekin partekatzeko ilusioa zabaldu zen. Mater Museoa ingurumen-itsasontziko museoko zuzendari Izaskun Suberbiolak itsasoarekiko maitasuna eta alga gelidiumak gure Kantauri itsasoan duen garrantzia erakutsi zien; eta elkarrekin plastikoekin osatutako hondakinezko munstro erraldoi bat sortzeko prest agertu ziren, Pasaiako Itsas Festibalaren itsas jaialdian itsasoa nola kutsatzen dugun agerian uzteko. Eta, aldi berean, hondakinez egindako beste irudi bat, baina biodibertsitatea eta pertsonen arteko zainketak irudikatzen dituen komunitatean kakorratzez egindako koral eta algez estalia; hori bai, dama bat.
Prozesu osoan loturak estutu dira auzoko beste erakunde batzuekin eta adin guztietako beste pertsona batzuekin, hala nola:
- Karmengo Ama ikastetxearekin, planeta eta pertsonak zaintzeko belaunaldien arteko manifestu bat eraiki baita, 11 eta 86 urte bitarteko pertsonena.
- Blas de Lezo Nautika Eskolarekin, Manu Perezek ateak ireki baitzizkigun. Bertan irakatsi zigun arrantza-sareak ehuntzen, eta kargaontzi batekin sarrerako nabigazio-simulazio bat egin zuen Pasaiako portuan.
- Bat Plus Bat ingurumen elkartearen sortzaile Txetxu Ruiz irakaslearekin, ur bidoiekin eta hondartzan aurkitutako makilekin batukada bat egin baitzen.
- Plentziako Itsas Estazioa (EHU), martxan parte hartuz, komunitate zientifikoari ahotsa emanez.
- Trintxerpeko Goyeneche Fundazioko Garagunerekin, alegia, Adinkiderekin batera irakurketa errazerako txokoa antolatzen duenarekin, egun horretarako batukadako tresnak dekoratu baititu eta kolorez bete baititu.
Ekimen horrekin agerian geratu da komunitatean elkartzea, helburu komunak jartzea eta helburu horien bila abiatzea jarrera eta lankidetza kontua dela. Elkarrekin kontu handiak egin ditzakegu eta urrutira irits gintezke. Beste abentura bat auzotik atera ere egin gabe.
Itsas Zaindari Martxa maiatzaren 28ko arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Trintxerpeko kaitik, itsasontzia lotuta dagoen lekutik - MATER museoa (Blas de Lezo Itsas Eskolaren aurrean) eta San Pedroko Lonjaraino iritsiko da. Ez galdu aukera!
Komunitatearen egituran lidergoa hartu duten erakundeak, eta sustatze eta parte-hartze lana egin dutenak: Adinkide GKE, programa komunitarioa eta adinekoei lagun egiteko programa; Hurkoa, adinekoen gizarte-hauskortasunean lagun egitea; Lalocadelacasa, kakorratz-laneko irakasle artista eta askoz gehiago; Mater Museoa, ingurumen arloan sentsibilizatzeko museo ekoaktiboa; Karmengo Ama Eskola (Rut Pousada eta DBHko eskolak); Bat plus Bat Elkartea (Txetxu Ruiz); Blas de Lezo Itsas Eskola (Ana Manzano eta Manu Perez); Plentziako Itsas Estazioa (EHU); Goyeneche Fundazioa; Pasaiako Udala; Berdintasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako Saila.
Harremanetarako:
- Blanca Caballero Lasheras – Adinkide GKE bcaballero@adinkide.org 650481138
- Berdintasun Arloa: berdintasuna@pasaia.net 94334 40 34 (901)
- Izaskun Suberbiola Garbizu Mater Museoa zuzendaria@mater.eus 626738415