Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/11/20
Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra, Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak antolatua
Azaroaren 22an Aitona-amonen Aterpean
Azaroaren 22an Aitona-amonen Aterpean erorikoak prebenitzeko 2. tailerra egingo da.
Ordenagailuen gelan izango da eta 11:00etan hasiko da.
Tailer hau Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintzarekin lankidetzarekin antolatu da, eta beste hauen partaidetzarekin: Osakidetza, Donibaneko Erizaintza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Pasaiako Udalaren jarduera fisikorako orientatzailea eta Betion telelaguntza-zerbitzua.
2023ko martxoaren 2an egindako lehen tailerrak izandako arrakasta dela-eta, hura errepikatzea eskatu genuen; izan ere, 25 laguneko aforo mugatua zegoenez, adineko asko ikastaroa egiteko aukerarik gabe geratu ziren. Horregatik guztiagatik, oso pozik gaude tailer hau berriro programatzeaz, beste 25 pertsonak aukera izango dutelako profesional horiek emandako irakaspenak jasotzeko.
Gure helburua adinekoen ongizatea lortzea da, eta jarduera horiekin ziur gaude segurtasun handiagoa emango digutela gure egunerokotasunean.