Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2016/10/03

Erakusketa: Ricardo Ugarte Pasaia San Pedroko badian

Urriaren 14tik abenduaren 4ra

 INAUGURAZIOA:

  • Trintxerpeko Ciriza Etxean izango da, urriaren 14an, 19:30ean.

LEKUAK:

  • Udal Aretoa (Pasai San Pedro)
  • Ciriza Etxea (Trintxerpe)

ORDUTEGIA:

  • Asteazkenetik larunbatera: 18:30 - 20:30
  • Igandea eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

PASAI SAN PEDROKO BADIAN.

1942ko abuztuaren 6an jaio zen Pasai San Pedron.

Gaur, 74 urteko ibilbide luzearen ondotik, bere herrira dator berriro, bere inguruko jendeak egiten dion omenaldi hau dela medio. Eskultura-erakusketa hau bi gunetan garatzen da: Ciriza etxean tamaina handieneko eskulturak kokatu dira. Udal Aretoan, berriz, tamaina txikiko eskulturak (batzuek maketa gisa balio izan dutenak) eta artisau-paperaren gainean egindako lan grafikoak.