Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/03/21

Erakusketa: Pasaiako herritik. Pasajes en blanco y negro

Apirilaren 5etik maiatzaren 7a arte

ERAKUSKETA VICTOR HUGO ETXEAN

Donibane, 63 (Pasai Donibane)

Jakin-minak bidaiatzera bultzatzen gaitu, eta bidaia bera helmuga bihurtzen da. Betikotzeak irudiak, paragrafoak, deskribapenak iradokitzen ditu. Irudiei, grabatuei eta melodiei atea zabaltzen die; dagerrotipoaren etorrerarekin, baita argazkiei ere.

Une horretan, sentipen haiek, kolore bizi nahiz argi haiek, itzal zein distira haiek eternitatera garamatzaten etorbide erraldoia osatzen dute.

ORDUTEGIA 

  • Asteazkenetik larunbatera: 18:30 – 20:30
  • Jaiegunetan: 11:30 – 13:30 / 18:30 – 20:30
  • Igandetan: 11:30 – 13:30
  • Itxita: apirilak 19 eta maiatzak 3
  • Irekita: apirilak 17 eta maiatzak 1

LIBURUAREN AURKEZPENA

Azken urte hauetan, Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailetik gure historia eta kultura balioan jartzeko ahaleginak egiten ari gara, eta horiekiko errespetua sustatu nahi dugu; uste dugulako guztion ondarea lotura baliotsua dela edozein komunitateren kultura identitatea osatzeko.

Oraingo honetan, iraganeko Pasaiako argazkiei eman diegu protagonismoa bi euskarriren bidez: alde batetik, Zabaldiya bildumaren laugarren liburua, bestetik Victor Hugo etxean ikusgai izango dugun erakusketa.

Erakusketaren inaugurazioa apirilaren 5ean egingo dugu, "Argazkilariak Pasaian" izeneko liburuaren aurkezpenarekin batera, 19:00etan, Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean. Aurkezleak, Juantxo Egaña, liburuaren egilea, eta David Zapirain, Zabaldiya bildumaren koordinatzailea, izango dira.