Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/11/27
Erakusketa: "Emakumea publizitatearen panpina"
Ciriza etxean abenduaren 17 arte
Emakumea publizitatearen panpina
Virginia G. Couso argazkilari pasaitarraren eskutik, azaroaren 25a dela-eta, Pasaiako Udalak antolatutako programazio bereziaren baitan.
Inaugurazioa azaroaren 29an (asteazkena) Ciriza etxean (Euskadi Etorbidea z/g, 20110 Pasaia). Artista bertan izango da, bisita gidatua egiten. Janari, edari eta musikaz ere gozatuko dugu. Gonbidatuta zaude.
Erakusketa abenduaren 17 arte egongo da zabalik, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Sarrera doakoa da.