Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/04

Enkantean jarri dira Antxo eta Trintxerpeko udal azoketako zenbait salmenta-postu

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 18ra arte

Maiatzaren 4tik 18ra Antxoko eta Trintxerpeko udal-azoketan hutsik dauden salmenta-postuen enkantean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da.

Interesdunek, ezarritako epearen barruan, eskabide normalizatua aurkeztu beharko dute eta 50 euroko behin-behineko bermea eratu. Eskaerak aurkezteko:

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, kontratazio-mahai bat eratuko da, eta zozketa egingo da. Eskatzaileek banan-banan aukeratuko dute esleitzea nahi duten postua, zozketan geratu diren hurrenkeraren arabera.

Izena ematen dutenen artean postu hauek jarriko dira enkantean: Trintxerpeko azokako 1., 6., 7., 8. eta 9. postuak, eta Antxoko 3. postua. Postuetan honako salmenta-jarduera hauek egin daitezke: harategia, urdaitegia, arrandegia, fruta- eta barazki-denda, gazta- eta arrautza-denda, lore-denda, eta okindegi eta gozotegia.

Enkantea egin ondoren, postuak urtebeterako baimenduko dira, eta epe hori urtero-urtero luzatzeko aukera izango da, beste ordenantza bat indarrean sartu arte. Udalak epe ertainera udal ordenantza berria egin nahi du, indarrean dagoen araudia gaurkotzeko eta eguneratzeko, eta udal azoken dinamismoa eta merkataritza-jarduera areagotzeko.

Informazio gehiago: administrazio-klausulen agiria eta enkante honen prozedurari buruzko informazioa, bai eta enkantera ateratzen diren postuen kokalekuak, neurriak eta hileko kostua ere.