Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/11
“Energia argitu kit” maletak banatuko dira, etxean neurketak egiteko
Azaroaren 18a arte egongo dira eskuragarri
Gipuzkoako Aldundiaren batera, “Energia argitu” kanpaina ezagutarazten ari da Pasaiako Udala azken asteetan.
Kanpaina honen helburua da herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak eskura jartzea, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.
Kanpainak hainbat fase izan ditu. Lehenik eta behin azalpen tailerra egin zen azaroaren 6an Antxon: "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" izenburupean. Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztu ziren.
Egun horretan, Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak utzi zitzaizkien.
Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeko ez da ezagutza teknikorik behar; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabil dezakete.
Mailegua
Tailerrean izenik eman ez arren, etxebizitzaren autodiagnostiko energetikoa egin nahi duten herritarrei aukera eman nahi die Udalak. Horretarako, maleten mailegua eskuragarri jarri da Antxoko HAZ bulegoan. Maleten lagapena 3 egunekoa izango da eta azaroaren 18a baino lehen bueltatu beharko dira.
“Energia Argitu Kit” maletak, honako tresna hauek ditu barnean:
- Erabiltzailearen eskuliburua.
- Aire galera antzemateko gailua.
- Termometroa eta higrometroa.
- Erradiadoreei airea kentzeko giltza.
- Entxufean jartzeko elektrizitate kontsumoareneurgailua.
- Hozkailurako termometroa.
- Ur emaria neurtzeko kronometroa.
Erabiltzaileek, behin etxeko autodiagnostiko energetikoa egin eta gero, lortutako emaitzen inguruan edo eta emaitzak ikusita horiek hobetzeko eta energia aurrezteko neurrien inguruan zalantzarik balute, aukera izango dute etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistei kontsulta egiteko. Zalantzen berri emateko bideak hauek dira: argitu@gipuzkoa.eus helbidera mezua idatzita edo 943112908 telefonora deituta.