Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/03/18
Pasaia Badia Aktiboko emakumeak EHU eta GFAko ikerketa talde batean parte hartzen ari dira

- Zer da? Gipuzkoako Foru Aldundi eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean gauzatzen ari den ikerketa bat da.
- Zertarako? Aisialdiko jarduera fisikoaren inguruan eguneroko bizipen, sentsazio eta iritziak ezagutu eta jarduera fisiko nahiz kirol ohiturak zeintzuk diren aztertzeko.
- Zeinekin? Ikerketa zabalagoa izango den arren, pasaitarren kasuan Kirol Orientazio Zerbitzuan hasi diren eta utzi duten gutxienez 6 emakume eta Kirol Orientazio Zerbitzua erabiltzen duten gutxienez 6 emakume bilatzen ari gara.
- Noiz? Elkarrizketak 2 ordukoak izango dira, datak zehazteke daude, erabiltzaileei deika ari gara.