Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/03/22

Emakumeak bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa

Bekoz-bekok antolatua

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroaren bidez, bizikletan ibiltzen ikasteko aukerarik izan ez duten edo bizikleta gainean seguru sentitzen ez diren emakumeek ibilbide horri ekiteko aukera izango dute.

Bizikleta askatasunerako tresna gisa definitzen da, egoera sozioekonomiko guztietako emakumeak oinez baino urrunago mugitzeko tresna delako. Ikastaroa hiru saiotan emango da, lehenengoa bi ordukoa eta beste biak hiruna ordukoak. 

Ikastaroa bukatzeko, denek elkarrekin paseoa emango dute, eta aukera izango dute bizikletan era autonomoan ibiltzeko ikastitako gaitasun berriaz gozatzeko.

Egunak eta orduak: martxoaren 30ean 16:00etatik 18:00etara, eta apirilaren 13an eta 27an 16:00etatik 19:00etara

Ikastaroa doakoa da.

Izena emateko, Bekoz Bekoren lokalera bertaratu edo deitu 679332411 telefonora.