Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/19

Pasaiako Emakume Sortzaileen II. Azoka, Bekoz Bekok antolatua

Ekainaren 22an Antxon

Pasaiako Emakume Sortzaileen II. Azoka Bekoz Beko elkartearen jardueretan parte hartzen duten emakume artisau eta sortzaileek egindako lanen erakusketa da. Elkartearen helburua da emakumeak ikusaraztea, emakumeen talentuari lekua, presentzia eta indarra ematea. Oraingoan, hainbat diziplinatako emakume sortzaileek egindako lanak erakutsi nahi ditugu: pintura, joskintza, eskulanak, kakorratza, collage, diseinua...

Parte-hartzaileak dira: Maribi Anton, Idurre Elosegi, Emi Pazos, Cristina Aguirrebeña, Sara Sanchez, Carmen Alba Cobos, Aurora Aguirre, Sofía Herbón Strata eta joskintza tailerrean parte hartzen duten emakumeak.

Biteri plazan (Pasai Antxo) izango da ekainaren 22an, 11:00tik 14:00etara.

Maribi Antonekin lore prentsatuen tailerra eta Sara Sanchezekin haurrentzako eskulan tailerra egingo dira ; 13:00etan Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunean idatzitako emakumeei gutunak ere irakurriko dira.