Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2016/10/24

Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat diru-laguntzak

Eskaerak urriaren 24tik azaroaren 8ra arte

Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat.

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 24tik azaroaren 8ra artekoa izango da. 

Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:

  1. E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  2. E019 Diru-laguntza eskaera: berdintasun arloko ekintzak antolatzeko.
  3. Diruz lagunduko den jardueraren proiektua.
  4. Proiektu berarentzat emandako gainerako diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikorik ez duela jaso azaltzen duen zinpeko adierazpena.
  5. Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena.
  6. Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.
  7. Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
    • Elkartearen estatutuak.
    • Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    • Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren NAN.
    • Elkartearen IFK (identifikazio fiskalaren kodea).

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Berdintasun Arloak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:

  •  Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.  

Garrantzitsua da inprimakiaren atal guztiak behar bezala betetzea. Gainera, egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio eskaerari.

 Aholkularitza zerbitzua eskainiko zaio nahi duen orori, aurkeztu beharreko jardueren memoria eta dokumentazioa osatzeko.

 Eskaera-eredua orri honen beheko aldean, edo bestela, Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintza Saileko bulegoan jaso daiteke, Euskadi Etorbidea, 27, behean.

Fitxategiak