Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/02/21

EMAKUME BATI IDATZITAKO GUTUNAK. M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Bekoz Beko elkarteak antolatu duen jarduera

Martxoaren 6a arte

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta (M8), Bekoz Beko elkarteak jarduera bat proposatzen die martxoan programatu diren jardueretan batean parte hartu nahi duten pasaitar guztiei.

EMAKUME BATI GUTUN BAT EDO GEHIAGO IDAZTEAN DATZA. ZER ESANGO GENIOKE EMAKUME BATI?

Honako hauek idatz daitezke:

  • Pentsamenduak.
  • Aldarrikapenak.
  • Amari, alabari, lagunei zuzendutako eskaintzak.
  • Esker-onak.
  • Nahiak.
  • Pertsona ezagunei edo anonimoei eskainitako omenaldiak.
  • Hunkitu edo inspiratu gaituzten emakumeen erreferentziak.
  • Poemak.

Gutunak anonimoak izango dira.

Pasai Antxoko puntu hauetan dauden postontzietan utz daitezke:

  • Bekoz Bekoz elkartea (Zumalakarregi kalea 7).
  • Electrodomésticos Aguirrebeña (Zumalakarregi kalea 12).
  • Lekuona (Zumalakarregi kalea 5)
  • Osasun Zentroa ( Eskalantegi Kalea, 68)
  • Tahona (Gure Zumardia, 24 )
  • Udal Liburutegia (Hamarretxeta kalea, 15)
  • Jubilatuen Etxea (Axular plaza, 4)

bekozbeko@bekozbeko.com elkartearen posta elektronikora ere bidal daitezke.

Postontziak otsailaren 23tik martxoaren 6ra egongo dira jarrita.

Martxoaren 8tik aurrera Bekoz Beko elkartearen egoitzan egongo dira ikusgai gutunak.

Animatu eta parte hartu!