Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/04/13
Pasaiako elkarteentzat Administrazio elektronikoari buruzko prestakuntza-saiorako deialdia
Apirilaren 19an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan
Kaixo, Pasaiako askotariko elkarteetako kideak:
Pasaiako Udaleko sustapen sailetatik (Euskara, Kultura, Gizarte Ekintza, Kirola, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapena, Haur eta Nerabeen Eskubideak) zuengana zuzentzen gara honakoaren berri emateko:
Apirilaren 2tik aurrera, herri administrazio publikoekin (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza) izango duzuen harreman guztiak -bai eskaera bat egiteko, bai diru-laguntzak eskatzeko edo beste edozertarako- bide telematikoen bidezkoak izango dira nahitaez.
Aldaketa hori dela eta, Pasaiako elkarteentzako prestakuntza-saio orokor bat antolatuko da Donibaneko kulturguneko Juanba Berasategi aretoan, apirilaren 19an, euskaraz 17.30ean eta gazteleraz, berriz, 19:00etan izango da. eskubidean@pasaia.net e-mailera idatzi interesa baduzue (elkartearen izena, kide kopurua eta hizkuntza zehaztu). Halere, saio horretan parte hartzeko informatikako gutxieneko ezagutzak beharko dira.
Horrenbestez, jaso ezazue gure agurra.