Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/05

Elkarte eta herritar taldeentzako formazio saio berri bat azaroan

Azaroaren 17 eta 24an izango da, Antxon

“Elkarteen lege betebeharrak eta horien kudeaketarako gakoak” izango da Udalak elkarte eta herritar taldeentzako aurten antolatuko duen laugarren eta azken ikastaroa. Antxoko Kultur Etxean izango da, azaroaren 17 eta 24an, 18:00-20:00 ordutegian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak elkarlanean antolatu dituzten ikastaroak dira; eta 2025eko martxoa eta maiatza artean hiru formazio-ikastaro antolatu ziren: “ekintza komunitarioa sustatzeko gakoak”, “talde eraginkorrak” eta “talde osasuntsuak”. 

Antolaturiko ikastaroen izen-ematea zabala izan zela ikusita, eta balorazio ona jaso dutenez, aurtengo laugarren eta azken ikastaroa antolatu da azaroan. Aurreko ikastaroen ezaugarri berak izango ditu: lau orduko iraupena izango du eta doakoa izango da.

Izen-emateari dagokionez, aurrez izena eman beharko da, udal webguneko galdetegiaren bidez edota parte-hartze@pasaia.net helbidera idatzita. Izena emateko epea azaroaren 12an itxiko da. Ikastaroak aurrera egin ahal izateko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da. Kopuru horretara iritsi ezean, ez da ikastaroa antolatuko.

Udaleko Parte-hartze Arloak azken ikastaro honen gaiarekiko interesa duten elkarte zein herritar-taldeak izena ematera animatu nahi ditu.

IZENA EMAN