Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/05
Elkarte eta herritar taldeentzako formakuntza berriak
Maiatzean eta ekainean eskainiko dira doakoak diren ikastaro hauek
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak elkarlanean herriko elkarte eta herritar taldeentzako 4 orduko ikastaro hauek antolatu dituzte:
- Ekintza komunitarioa sustatzeko gakoak – maiatzak 21 eta ekainak 4, ostegunak, 18:00etatik 20:00etara. Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan
- Talde osasuntsuak – maiatzak 13 eta maiatzak 27, asteazkenak, 18:00etatik 20:00etara. Antxoko Kultur Etxean
Iaz eskaini ziren lehendabiziko aldiz ikastaro horiek, eta oso harrera ona izan zuten elkarte eta eragileen artean. Beraz, lehengo urtean eskainitako lau ikastaroei berri bat ere gehituko zaie.
Lehengo urteko irakaspenetan oinarrituta, erabaki da ikastaro batzuk uda aurretik eskaintzea eta beste batzuk, berriz, udazkenean antolatzea. Horrez gain, ikastaroa lehengo urteko barruti berean ez antolatzea erabaki da.
Izen-ematea:
Antolaturiko ikastaroetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da udal webguneko galdetegiaren bidez edota
parte-hartze@pasaia.net helbidera idatzita. Edozein galdera edo zalantzetarako ere harreman bide hori erabiltzeko aukera dago.
Izena emateko epea maiatzaren 11n amaituko da.
Ikastaroek aurrera egin ahal izateko, ikastaro bakoitzean gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Kopuru horretara iritsi ezean ez da ikastaroa antolatuko.
Ikastaroen inguruko informazioa:
Ekintza komunitariorako gakoak
Herriko elkarte eta eragileek komunitatea sendotzeko eta bertan parte hartzea sustatzeko lan handia egiten dute. Ikastaroaren helburua izango da, beraz, proiektu komunitarioak garatzeko gakoak eta estrategiak lantzea eta sakontzea, eragileen gaitasunak hobetzea, eta zenbait partaidetza-mota ezagutzea.
Helburu horiek lortzeko, elkarteen ahulgune eta indarguneak identifikatu, parte-hartzea zailtzen duten aldagaiak hauteman eta egun ez dauden ahotsak aintzat hartzeko/entzuteko estrategiak pentsatuko dira, gizarte-kohesioa eta guztion parte-hartzea bermatzeko xedeaz.
Talde osasuntsuak
Pertsonen ongizatean oinarritutako antolakuntza-eredu osasungarriak ezagutzeko eta horietan bilakatzeko interesa duten elkarteentzako tailerra da hau. Eraginkortasun eredutik talde kulturari eta premia erlazional zein pertsonalei erantzuteko edukiak landuko dira. Horretarako, taldea kohesionatzeko zenbait kasu erreal landuko dira eta gatazkei aurre egin eta horiek kudeatzeak duten garrantziari erreparatuko zaio, komunikazio asertiboa eta kudeaketa emozionala oinarri hartuz.
Udaleko Parte-hartze Sailetik ikastaroetan izena ematera animatu nahi dituzte proposaturiko gaien inguruko interesa duten elkarte zein herritar-taldeak.







