Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/04

Martxotik maiatzera bitarte elkarte eta herritar taldeentzako zenbait gairen inguruko ikastaroak eskainiko dira Pasaian

Izena emateko epea: martxoaren 4tik 17ra

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak elkarlanean herriko elkarte eta herritar taldeentzako 4 orduko ikastaro hauek antolatu dituzte elkarlanean:

  • Ekintza komunitarioa sustatzeko gakoak – Martxoak 19 eta apirilak 2 (18:00-20:00 Antxoko Kultur Etxea)
  • Talde eraginkorrak – Martxoak 26 eta apirilak 9 (18:00-20:00 Donibaneko kulturguneko Topagune gela)
  • Talde osasuntsuak – Maiatzak 7 eta 14 (18:00-20:00 Antxoko Kultur Etxea)

Doako izen-ematea

Antolaturiko ikastaroetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da galdetegi honen bitartez edota parte-hartze@pasaia.net helbidera idatzita.

Izena emateko epea: martxoaren 4tik 17ra bitarte (biak barne).

Ikastaroek aurrera egin ahal izateko bakoitzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da. Kopuru horretara iritsi ezean ez da ikastaroa antolatuko.

Ikastaroen inguruko informazioa

Ekintza komunitariorako gakoak

Instituzio eta elkarteentzat eguneroko erronka bilakatu da komunitatea sendotzea eta bertan parte hartzea sustatzea. Ikastaroaren helburuak izango dira, besteak beste, proiektu komunitarioak garatzeko gakoak eta estrategiak lantzea eta sakontzea, eragileen gaitasunak hobetzea gobernantzan ahalmena handitzeko, eta zenbait partaidetza mota ezagutzea.

Helburu horiek lortzeko, elkarteen ahulgune eta indarguneak identifikatu, parte-hartzea zailtzen duten aldagaiak hauteman eta  egun ez dauden ahotsak aintzat hartzeko/entzuteko estrategiak pentsatuko dira, gizarte-kohesioa eta guztion parte-hartzea bermatzeko xedeaz.

Talde eraginkorrak

Antolaketa eraginkorrerako eta egunerokoan aplikatzeko tresna erabilgarriei buruzko saio praktikoak. Proiektuen plangintzarako eta jarraipenerako tresnak eskainiko dira eta bereziki 2 alderdiri erreparatuko zaie: bilera eraginkorrak eta denboraren kudeaketa. Hori guztia kasu errealetatik abiatuta landuko da, proposamen berri eta aplikagarriak lortuz. Hori lortzeko, plangintza eta jarraipena,  proiektuak kudeatzeko tresnak eta denbora/baliabideen kudeaketa bezalako edukiak landuko dira.

Talde osasuntsuak

Pertsonen ongizatean oinarritutako antolakuntza-eredu osasungarriak ezagutzeko eta horietan bilakatzeko interesa duten elkarteentzako tailerra da hau. Eraginkortasun eredutik talde kulturari eta premia erlazional zein pertsonalei erantzuteko edukiak landuko dira. Horretarako, taldea kohesionatzeko zenbait kasu erreal landuko dira eta gatazkei aurre egin eta kudeatzeak duen garrantziari erreparatuko zaio, komunikazio asertiboa eta kudeaketa emozionala oinarri hartuz.

Udaleko Parte-hartze Sailetik proposaturiko gaien inguruko interesa duten elkarte zein herritar-taldeak izena ematera animatu nahi dituzte.