Argitaratze-data: 2018/09/06
Elkarteen eguna 2018
Trintxerpen, irailaren 15ean
Haurrekin eta nerabeekin lan egiten ari diren elkarteek eta udalak elkarlanean antolatuta elkarteen eguna ospatuko da datorren irailaren 15ean. Zortzi elkartek hartuko dute parte Trintxerpen bi gunetan (Gudarien plazan eta portuan). Elkarte egunaren bederatzigarren edizioa izango da honako hau.
Haurrei eta familiei euskarazko jarduerez gozatzeko eta, bereziki, jolasteko aukera eskainiko zaie. Halaber, elkarteek urte osoan eskaintzen dizkieten jarduerak ezagutzeko parada izango dute haiek. Aukera polita izango dute, beraz, jolasteko eta ondo pasatzeko.
Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko elkarteek zer-nolako garrantzia eta ardura duten nabarmendu nahi genuke. Eskertzekoa da haiek egiten ari diren lana eta, era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara. Behar-beharrezkoak dira gizarte honetan, eta haur, gazte zein familientzat ere ezinbestekoak dira. Urriaren 7an, 17:00etatik 19:00era kolektibo honekin lan egiten ari diren elkarteek tailer eta ekintza ugari prestatu dituzte haurrek ondo pasatzeko. Beraz, hurbiltzeko, ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten dizuegu!
- 4-7 urte bitarteko haurrentzako gunea, Gudarien plaza: Tailerrak eta triatloia.
- 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzako gunea, Portuan: hockeya, futbola eta bizikleta ginaka; piragua eta arrauna