Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/09/23
Elkarteentzako formakuntzen bigarren edizioa martxan da, ikastaro berriekin
Irail eta abendu bitartean 4 orduko lau ikastaro eskainiko dira

2026an antolatzen den bigarren edizioa da hau. Gainera, orain eskainiko diren ikastaroetako bi 2025ean ere antolatu ziren, eta harrera ona izan ondoren, edukiak eguneratuta berriro ere eskainiko dira. Horrez gain, elkarteek adierazitako beharretatik abiatuta, bi ikastaro berri ere antolatu ditu Udalak.
- Talde eraginkorrak. Urriaren 7an eta 14an, asteazkenak, 18:00etatik 20:00etara, San Pedroko Udal Aretoan.
- Administrazio eta kontabilitate oinarriak. Urriaren 26an eta azaroaren 2an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Trintxerpeko alkateordetzan.
- Taldeen lana errazteko konponbide digitalak. Azaroaren 24an eta abenduaren 1ean, astearteak, 18:00etatik 20:00etara, Donibaneko Topagune Gelan.
- Komunikazio eraginkorra: kartel erakargarri bat nola egin? Azaroaren 16an eta azaroaren 23an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara. Antxoko Kultur Etxean.
Ikastaro guztiak doakoak dira, eta izen-ematea irailaren 24an abiatuko da: aurrez izena eman beharko da udal webguneko galdetegiaren bidez edota
parte-hartze@pasaia.net helbidera idatzita. Edozein galdera edo zalantzetarako ere harreman bide hori erabiltzeko aukera dago.
Ikastaroek aurrera egin ahal izateko, bakoitzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da. Kopuru horretara iritsi ezean ez da ikastaroa antolatuko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak elkarlanean antolatutako ikastaroak dira, eta Udalak herritar talde eta erakundeak animatu nahi ditu ikastaroetan izena ematera.
Ikastaroen inguruko informazioa:
- Talde eraginkorrak: Antolaketaren eraginkortasunari eta gure egunerokotasunean aplikatzeko tresna erabilgarriei buruzko saio praktikoa. Proiektuen plangintzarako eta jarraipenerako hainbat eredu eta tresna hartuko ditugu kontuan, tartean funtsezkoak diren bi alderdiri buruz: bilera eraginkorrak eta denboraren kudeaketa.
- Administrazio eta kontabilitate oinarriak: Irabazi-asmorik gabeko erakunde baten lege-esparrua ulertzeko saio teoriko-praktikoa. Kontabilitate-esparrua ezagutu, ulertu eta kontuan hartu beharreko elementuak landuko dira, parte-hartzaileek beren kasuak partekatu eta eguneroko kudeaketa erraztuko duten trikimailuak, tresnak eta programak ezagutuz.
- Taldeen lana errazteko konponbide digitalak: Elkarteen beharretara egokitutako irtenbide digitalak ezagutarazteko ikastaroa, egunerokoan funtsezko alderdiak hobetzeko tailer praktiko batzuen bidez, hala nola: komunikazioa, barne-antolaketa, eta proiektuen kudeaketarekin loturikoak. Mugikor edota ordenagailu baten laguntzaz zenbait tresna ezagutu eta praktikan jarriko dira.
- Komunikazio eraginkorra: kartel erakargarri bat nola egin?: Elkarte eta eragileek beraien ekimenak herritarren artean zabaltzeko, ezagutarazteko eta parte hartzera animatzeko ezinbestekoa da komunikazio bide eraginkorrak baliatzea. Ikastaro honetan, ekimen zehatzetarako sortzen ditugun kartelei erreparatuko zaie: erakargarri egiteko ezaugarriak, interneteko baliabideak, diseinurako irizpideak, etab. landuko dira ikastaro praktiko honetan.







