Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/13
“Elikadura osasuntsua, topikoetatik haratago” hitzaldia, Trintxerpen
Hitzaldia eta dastatzea antolatu dira, maiatzaren 22an
“Elikadura osasuntsua, topikoetatik haratago” izenburupean, Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak hitzaldia eta dastatzea antolatu du datorren maiatzaren 22an (asteazkena), Tatiana Arzelus Makazaga nutrizionistaren eskutik. Jarduera honek amaiera emango dio Pasaiako Jabetze Eskolaren barnean gai honen inguruan antolatu den ikastaroari: “Ongi jan eta pozik bizi”.
Jarduera honen helburua elikadura osasuntsuaren inguruko kontzeptuak argitzea da, gomendioak eta ideia praktikoak partekatuz. Dieta-kulturaren hainbat mito eta aurreiritzi aztertu eta zalantzan jarriko dira, eta parte-hartzaileen kezka zehatzei erantzuna emango zaie, adibidez, jan-edan antiinflamatorioa. Gainera, hitzaldiaren ostean, mokadu osasuntsu bat dastatzeko aukera izango dugu.
Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:30-20:00 bitartean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta, Jabetze Eskolaren jarduera izanik, emakumeei zuzendutako espazioa izango da. Hitzaldia gazteleraz eskainiko da, baina publikoak nahiago duen hizkuntzan parte hartzeko aukera izango du.