Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/06/05
"El viaje de Luna a Mundoletras" ipuinaren aurkezpena udal liburutegietan
Ekainaren 11n eta 12an, Antxon eta Donibanen
Pasaia-Lezo Lizeoko LH3ko laurogeita zazpi haurrek adi-adi entzun zioten Dory Lansorena idazleari EL VIAJE DE LUNA A MUNDOLETRAS ipuina kontatzen.
Irakurketa amaituta, marrazkiak egiten hasi ziren fikzioa ilustratzeko.
Ipuina Celya Edicionesek argitaratu du, eta Antxoko eta Donibaneko liburutegietan aurkeztuko da.
Egilearekin eta editorearekin batera parte hartuko du Tania Serrulla kazetari eta idazleak
ANTXOKO LIBURUTEGIAN
- Ekainaren 11n, astelehena, 18:00etan (Hamarretxeta kalea, 13, Pasai Antxo)
DONIBANEKO LIBURUTEGIAN
- Ekainaren 12an, asteartea, 18:00etan (Donibane kalea, 1, Pasai Donibane)