Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/03/27
Ekintza kulturaktiboak
Donibaneko liburutegian eta kulturgunean
Hementxe dituzu esku-eskura Pasai Donibanen, kultura eta Jarduera Fisikoa eta kirola uztartzeko asteazken kulturaktiboak eta bestelako ekimen kulturaktiboak!
- Zer dira? Pasaiako kulturaren eta kirolaren arloen arteko proiektu amankomun bat: seme-alabak kulturguneko liburutegiko ekintzetan dauden bitartean, gurasoei kirolgunea erabiltzeko aukera ematen zaie doan.
- Non egingo dira? Donibaneko kulturgunean eta kirolgunean.
- Norentzat? Seme-alabak kultura lantzera bideratzen dituzten gurasoentzat.
- Noiz izango dira? Hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan, eta liburutegian ekimen bereziak egiten direnean. Hona data batzuk: martxoak 27, apirilak 17, maiatzak 29 eta ekainak 19 + liburutegiko ekimen batzuetan.
- Informazio + : Donibaneko kirolgunera deituta (943 34 53 71)
Bultzada eman kulturari eta oparitu kirola! Izan kulturaktibo!