Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/26

Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala LGTBIQ+ pertsonen harrotasunaren nazioarteko egunaren harira

Ekainak 28

Pasaiako Udaletik harrotasunez aldarrikatzen ditugu bai LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aniztasuna eta bizitzak, bai kolektibo horren eskubideen aldeko borroka, guztiok inplikatzen gaituen borroka baita.

Badakigu genero-orientazio edo -identitateagatiko diskriminazioak lotura hertsia duela beste zapalkuntza-modu batzuekin lotzen dela, hala nola arrazakeriarekin, pobreziarekin edo desgaitasunarekin. Horregatik, gure konpromisoa intersekzionala da. Horregatik, edozein genero- adierazpen eta sexu-orientazioko pertsonen duintasuna eta eskubideak aldarrikatzen jarraituko dugu; eta egunerokoan pairatzen duten bazterkeria eta indarkeria publikoki salatzen.

Pasaiako Udalak pertsona guztien berdintasunerako eskubidea eta diskriminaziorik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea defendatzen jarraituko du. Ez dugu onartuko gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. LGBTIQ+ pertsonek irainik eta erasorik ez jasateko eta identifikatuta sentitzen direnekin erreferenteak izateko duten eskubidea defendatzen dugu.

Gaur, inoiz baino gehiago, aniztasunarekin, duintasunarekin, errespetuarekin eta askatasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, etorkizun bizigarriagoa eraikitzeko. Eraso LGBTfobikoek, kolektiboa ikusezin egiten duten ekintzek, eta diskurtso erreakzionarioek gogorarazten digute borroka hau amaitzetik urrun dagoela. LGTBIQ+ komunitateko kideek oraindik hutsune eta oztopo askori aurre egin behar diete. Horregatik, funtsezkoa da lortutako aurrerapenak blindatzea eta aurrerapausoak egiten jarraitzea, pertsona guztiak aske, agerian eta beldurrik gabe bizi ahal izango diren gizarte baterantz.

Horregatik guztiagatik, Pasaiako Udalak berretsi nahi du politika publiko integral eta sendoekin, ikuspegi feministan oinarritutako zerbitzuekin eta babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzearekin duen konpromiso argia. Aldi berean, LGBTIQ+ mugimendua eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko lan egingo dugu, akordio partekatuetarako bideak ezarriz.

Konpromiso eta aurrerapauso horien adierazle, aurten, berrikuntza gisa, Pasaiako LGTBIQ+ errealitateen diagnostikoa eta neurrien diseinua jarri ditugu abian, uste baitugu edozein errealitatera hurbiltzeko ezinbestekoa dela gure herrian kolektiboak bizi duen egoera ezagutzea, haren ezaugarriak aztertzea eta bidelagunak aurkitzea. Izan ere, ezinbestekoa da herriaren eta barrutien berezko idiosinkrasia eta bereizketak ulertzea, beste zehaztapen batzuk kokatu eta ulertu ahal izateko.

Amaitzeko, ekainaren 28rako antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu bizilagun guztiei. Era berean, LGBTIQ+ kolektiboko pertsonen eta haien ikusgarritasunaren aldeko borrokan egunero diharduten duten kideei aitortza egin nahi diegu lerroon bidez.

Gora Pasaia anitza!