Argitaratze-data: 2016/06/12
Ekainak 17: 2015-2016 ikasturteko euskarazko irakurketa klubaren amaiera
Pasaiako liburutegiek 2015-2016 ikasturteko euskarazko irakurketa klubari amaiera emateko, Harkaitz Canoren NEGUKO ZIRKUA liburua landuko du taldeak, eta idazlea bera bertan izango da. Hitzordua datorren ostiralean izango da, ekainaren 17an, 19:45ean Trintxerpeko liburutegian.
Urtean zehar talde finko bat aritu da irakurketa klubean parte hartzen giro ezin hobean.
Esperientzia oso ona izan da, eta datorren irailean martxan jarriko gara izen-emate kanpainarekin, urrian irakurketa klubeko taldearekin berriz hasteko. Herritar orori gogorarazten diogu jarduera doakoa dela eta ateak zabalik izango dituela.