Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/09/02

Nahi al duzu zure argazki bat izatea Pasaiako 2027ko udal-egutegiaren azala?

Abian da udal-egutegiaren azala aukeratzeko lehiaketa. Parte hartzeko epea irailaren 30ean amaituko da, eta saria 500 eurokoa izango da.

Gaurtik aurrera irekita dago Laurak Bat Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak Pasaiako Udalarekin lankidetzan antolatutako argazki-lehiaketan parte hartzeko epea.

Irudi irabazlea 2027ko udal-egutegiaren azala izango da. Egutegia urtea amaitu baino lehen banatzen da pasaitarren artean.

Iaz egin zen lehiaketa honen lehen edizioa, eta Xanti Esnaolak irabazi zuen, "Laurak bat dira" izeneko argazkiarekin.

Gaiak

Lehiaketaren helburua herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei balioa ematea da; hori dela eta, epaimahaiak modu positiboan baloratuko ditu merkataritzarekin zerikusia duten argazkiak, nahiz eta gai nagusia “Pasaia” izango den.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa interesdun guztientzat dago irekita, adin-mugarik gabe, eta izen-ematea doakoa da.
Data nagusiak:

  • Epearen hasiera: 2026eko iraila.
  • Bidaltzeko azken eguna: 2026ko irailaren 31 (egun hori barne).
  • Epaimahaiaren epaia: 2026ko azaroaren 9a baino lehen.

Nola parte hartu?

Argazkiak posta elektronikoz bidali behar dira info@laurakbat.com​​​​​​​ helbidera, datu pertsonalak eta harremanetarako telefonoa adierazita.

Garrantzitsua da irudi bakoitzak izenburua izatea, eta, ahal bada, deskribapen labur bat eta hartualdiaren data.

Betekizun teknikoak

  • Argazkiak horizontalean; eta koloretan edo zuri-beltzean.
  • Bidaltzeko gutxieneko bereizmena: 300 p/p.
  • Irabazlea izanez gero, gutxienez 3600 x 2450 pixeleko irudi bat eskatuko da.

Argazkiak ezin dira aurretik argitaratuak edo sarituak izan.

  • Pertsonaren bat ezagutzeko moduan agertzen bada, haren baimena beharko da.

Saria

Argazki irabazlea 2027ko udal-egutegiaren azala izango da; eta, horrez gain, 500 euroko saria jasoko du egileak erosketa-txarteletan, eta Laurak Bati lotutako edozein establezimendutan trukatu ahal izango ditu txartel horiek.

Epaimahaia elkarteko eta udaleko ordezkariek osatuko dute; eta ekimenaren espiritua hobekien irudikatzen duen argazkia hautatuko dute. Azaleko irudia aukeratzeaz gain, gainerako argazkiak Laurak Baten eta Udalaren argazki-artxiboan sartu ahal izango dira, eta etorkizuneko ekintzetan erabili, betiere egilea aipatuz.

Laurak Batek eta Udalak herritar guztiak animatzen dituzte ekimen honetan parte hartzera.

Lehiaketaren oinarri osoak Laurak Baten webgunean eta Pasaiako Udalaren webgunean daude eskuragarri.