Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/10/30

Egoera epidemiologikoaren aurrean jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko irizpideak.

Egoera epidemiologikoak eta indarrean dagoen Lehendakariaren Dekretuaren bidezko haren kudeaketak zalantza egoera handiak ekarri dizkigu Gipuzkoako kirol eragileoi. Gipuzkoarren jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko asmoari tinko eustearren, Gipuzkoako Foru Aldunditik kontu bi aurkeztu nahi dira:

  1. Egungo SarsCov2ren kudeaketaren gaineko araubidea eta horri buruzko zalantzak argi diezazkizuekeen agiria. Informazio bateratua dakarrena. Hainbat esteka ere baditu.
  2. Jarduera fisikoaren eta kirolaren jarraibideak NORMALTASUN BERRIA: 2020KO URRIAK 26
  3. Gipuzkoako Kirol klubekin abian ipini nahi dugun ekimena. Kirol-jarduera egiteko mugikortasuna murriztu arren, eta kirolari gazteen jarduera fisikoari etenik ez emateko asmoarekin, kluben arteko lankidetza ildo bat ireki nahi da.

Inoiz baino gehiago kirolaren garaia da. Modu seguruan aktibo eta osasuntsu jarraitzeko oinarri zientifikoak hemen.