Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/14

Euskadi Etorbideko errei bat itxiko da Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrengatik

Martxoaren 17an hasi eta astebeteko obra aurreikusten da

Martxoaren 17an Euskadi Etorbideko errepidearen errei bat itxiko da, Sprilurren obrako estolderia konexioak direla-eta.

Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte seinaleen bitartez regulatuko da trafikoa eta gaueko 20:00etatik goizeko 8:00ak arte semaforoen bitartez.

Obraren iraupena astebetekoa izatea aurreikusten da.