Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/03/26

Donibaneko San Roke kaleko edukiontzien eremua handitzeko lanak hasi dira

Edukiontziak aldi baterako kendu dira, eta lanak apirilaren 12a baino lehen amaitzea aurreikusten da

Pasaiako Udalak gaur bertan hasi ditu San Roke kaleko 12. zenbakian (Donibane) dagoen hondakinak biltzeko gunea hobetzeko lanak.

Eremua 60 zentimetro inguru handituko da, erabiltzaileek hondakinak errazago bota ditzaten.

Lanek irauten duten bitartean, segurtasun-arrazoiak direla eta, edukiontziak puntu horretatik kendu dira.

Hurbilen dauden puntuak hauek dira:

  • Bordalaborda 2.
  • Bordalaborda 10.
  • San Roke 7.

Lanak apirilaren 12a baino lehen amaitzea aurreikusten da.