Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/15
Trafiko aldaketak izango dira herrian Donostiako Klasikoagatik
Txirrindularitza proba hori abuztuaren 1ean izango da eta Antxon eta Donibanen izango du eragina

Urtero bezala, Donostiako Klasikoa Pasaiatik igaroko da. 45. edizioa abuztuaren 1ean izango da eta herrian trafiko aldaketa batzuk eragingo ditu.
Donibane
Barrutiko irteera itxita egongo da 13:45etik 15:30era, lasterketa Jaizkibelera sartzeko bidegurutzetik igarotzen delako. Jaizkibelerako sarbidea ere itxita egongo da ibilgailuentzat.
Antxo
Era berean, Pasai Antxotik Nafarroa etorbidera (lehengo N-I) doan irteera ere itxita geratuko da 13:45etik 16:30era bitartean, eta kasu honetan herrira Oarso kaleko biribilgunetik sartzea eta bertatik irtetea gomendatzen da.
Adierazi beharra dago ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla, eta probaren garapenaren arabera alda daitezkeela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Pasaiako Udaltzaingora 943004300 telefonora.







