Argitaratze-data: 2022/07/28
Donostiako Klasikoa 2022. Trafiko mozketak
Uztailaren 30ean
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazten du 2022ko DONOSTIAKO KLASIKOA izeneko txirrindularitza-proba dela-eta, datorren uztailaren 30ean, larunbata, Pasai Donibaneko irteera itxi egingo dela 14:15etik 16:00etara, lasterketa pasatuko baita Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik.
Era berean, gogorarazten dugu Jaizkibelerako sarbidea trafikoarentzat itxita egongo dela.
Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako (lehengo N-I) irteera ere itxita egongo da 15:30etik 17:00etara. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.
Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).