Argitaratze-data: 2022/12/15
Donibaneko alde zaharrarekin muga egiten duten mendi-hegalak garbituko dira
Abenduaren 19tik aurrera

Abenduaren 19tik aurrera (baldintza klimatikoen arabera), Donibane kaleko higiezin bikoitien atzeko mendi-hegalean, hau da, etxeen eta Santa Ana bidearen artean geratzen den hegalean (irudian, horiz koloreztatutako aldea), sastrakak kentzeko, mozteko eta garbitzeko lanei ekingo zaie.
Segurtasun-arrazoi nabariak direla eta (adar edo zuhaitzen erorketa, edota suteen arriskua), beharrezkoa da eremu horretan azken hamar urteetan hazi den gehiegizko landaretza eta baso-masa garbitzea, batez ere sastraka txikiak eta basa-zuhaitzak (akaziak).
Hegoalderago dagoen eremua (Santa Ana eta jubilatuen etxearen artean) 2021. urtean garbitu zen, beraz, oraingo honetan mantentze-lanak egingo dira.
Lanak egiteko epea 5 aste ingurukoa da, baldintza klimatikoen arabera.
Jorge Sánchez Nugra enpresari esleitu zaizkio lanak, 32.215,90 euroan (+ BEZ).