Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/10/03
Donibaneko ludotekaren irekitzeko data atzeratu da
Urriaren 4ean izango da
Dakizuen bezala, Donibaneko udal ludoteka berritzen ari gara. Eraberritze lanak nahi baino gehiago atzeratzen ari dira, beraz, hasiera data aldatu beharrean gaude. Hasiera data berria urriaren 4a izango da.
Eragozpen gehiegi izango ez delakoan, espero dugu egindako eraldaketa haur eta gaztetxoen gustukoa izatea.