Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/03/15

Donibaneko liburutegi zaharraren itxiera

Apirilaren 1etik aurrera

Erabilera anitzeko eraikuntzan kokatuko den Donibaneko liburutegi berriaren egokitze-lanak amaitzear daude (oraindik ezin da irekitze-data zehaztu).

Liburutegi zaharra tokiz aldatzekoa denez, apirilaren 1etik aurrera itxita egongo da, harik eta liburutegi berria irekitzen den arte. 

Hori horrela, martxoaren 13tik aurrera ez da mailegurik egingo. Maileguan hartuta dauden liburuak honako toki hauetan itzul daitezke:

  • Donibaneko kiroldegiko sarreran, apirilaren 1etik ekainaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 9:00etatik 19:00etara eta igandeetan 9:00etatik 13:00etara. Helbidea: Donibane, 1.
  • Antxoko, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan irailaren bukaera arte.